top of page

IKASGELAN LANTZEKO PROPOSAMENAK

Kanta entzun aurreko ariketak

MOTIBAZIOA: Ostadarra.

Haurrak gaiarekin motibatuta egoteko, ostadarra agertzen den eguna aprobetxatzea da egokiena.

EZTABAIDA: Ostadarraren inguruan hitz egin.

  • Noiz irteten da?  

  • Zer gertatzen da?

  • Nola esaten diogu? (Hiztegian euskarazko sinonimoak begiratu, baita beste hizkuntzetan zelan esaten den ere, nahi izanez gero.)​

MARRAZTEA: Ostadarra marraztu.

Ostadarra marraztuko dugu. Aurkitutako sinonimoak marrazkiaren azpian idatziko ditugu.

 

 

BATERATZEA: Marrazkiak elkarri erakutsi.

Eseri zirkuluan eta marrazkiak erakutsi. Aukeratutako koloreei buruz hitz egingo dugu.

IKERKETA: Zein dira ostadarraren koloreak? Zergatik ikusten dugu ostadarra?​

Bidean sortu diren zalantzak argitzeko, ikerketa egingo dugu liburuetan zein Interneten. Ostadarra zergatik ikusten den eta haren koloreak ikertuko ditugu.

 

ONDORIOAK: Ikasitakoa azaldu.

Ikertutakoa ahoz azaldu beharko dugu eta, ondoren, azalpenak idatziko ditugu. Talde txikietan batu eta azalpen-orriak idatziko ditugu, beste geletan kontatzeko eta pasabideetan jartzeko. Horri lotuta dauden beste ilusio optiko batzuk ere aurkez ditzakegu.

ERLAZIOAK EGITEN: Koloreak erlazionatu.

 

Berriro zirkuluan jesarri, eta ostadarraren kolore bakoitza zer gauzarekin erlazionatzen dugun aipatuko dugu. Gorritik hasita moreraino. Gu geu ere zein kolorerekin identifikatzen garen esango dugu.

Kanta entzun ondorengo ariketak

BIDEOA KOMENTATU:

  • Zer agertzen da bideoan?

  • Zer egin zaigu deigarriena?

HUTSUNEAK BETE:

Hutsuneak betetzeko testua inprimatuko dugu. Kanta berriro entzun eta falta diren hitzak idatziko ditugu.

 

TESTUA SAKONDU:

Eskuineko orria inprimatu, ebaki eta hitzak banatuko ditugu. Egokitu zaigun hitzaren esanahia azaldu beharko diogu taldeari. Jakin ezean, burura datorkiguna esango dugu.

Ondoren, paperak jaso eta berriro banatuko dira. Hitz hori sekretua izango da, ez diogu inori erakutsiko. Hitzaren esanahia hiztegian topatu eta kopiatuko egingo dugu. Banan-banan definizioa altuan irakurriko dugu, hitza esan gabe, eta taldeak hitz sekretua igarri beharko du.

 

DANTZA:

Ikasi koreografia bideo hau erabilita.

 

 

ARTEA: OMAKO BASOA ​

-Ikertu:

Artelanari buruzko informazioa aurkituko dugu; nork margotu zuen, non dagoen, etab.

 

-Argazkiak atera eta margotu:

Patioko edo herriko zuhaitzei argazkia aterako diegu, zuri-beltzean inprimatu eta zuhaitzak margotuko ditugu.

-Idazlana:

Geuk zer margotu nahiko genuke? Zergatik? Zelan?... Idazlan bat idatzi horren inguruan. Ondoren, taldeari irakurriko diogu idazlana.

 

-Proiektua:

Aurreko idazlanak entzun ostean, bideratu daitekeen artelan bat aukeratuko dugu denon artean, proiektu gisa.

-Irteera:

Omako basora txangoa.

bottom of page